Hemeroteka


Elkarbanatu
2024-12-16

Atxagarekin egin dugu denboraldiko azken Gonagorria

Bernardo Atxagarekin egin dugu Gonagorri podcastaren denboraldiko azken pieza. Ibilbideak atalaren hirugarren pieza da, aurretik Mariasun Landa eta Jon Zabaleta elkarrizketatu ditugu. Ibilbideak atalaren helburua euskarazko haur eta gazte literaturari (HGL) ekarpen nabarmena egindako ilustratzaileak eta idazleak HGLri buruz hitz egitera gonbidatzea da. Zorte onekoak izan gara 2024ko azken Gonagorrian Bernardo Atxagarekin hitz egiteko aukera izan dugulako. Piezan Atxagaren obrari errepasoa egiten diogu. Liburu asko elkartu genituen Naiz irratiko estudioan ia-ia Atxagak idatzi dituenak bezainbeste. Gozamen hutsa izan zen idazleari entzutea obren bitartez, pertsonaiez, umoreaz, garaian garaiko joerez eta abar hitz egiteko aukera izan genuelako. 

Kontaketa Atxagak berak egin zuen katarro eta guzti. Bi letter jaso nituen... Gomendioaren atalera Mo komikia (Pello Varela gidoigilea eta Juan Suarez marrazkilaria, Pamiela, 2024) eta Behi euskaldun baten memoriak (Pamiela, 1991) ekarri ditu Lore Agirrezabalek.

Espero dugu guk egiten bezainbeste gozatuko duzuela zuek entzuten.