Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-11-18

Asun Balzolaren lanak Ilustratzailearen Txokoan

Galtzagorri Elkarteak Donostia Kulturarekin batera sortutako Ilustratzailearen Txokoak beste artista baten lanei egin die leku: Asun Balzola (Bilbo 1942-Madril 2006) ilustratzaile, idazle eta itzultzaile bizkaitarraren lanak izango dira ikusgai 2016ko otsailaren 21 arte Aiete Kultur Etxean.

Erakusketa hori osatzeko Donostiako Haur Liburutegi Nagusiko Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen laguntza izan du Galtzagorri Elkarteak. Izan ere, bertan dago Asun Balzola Funtsa. Dohaintza 2007an jaso zen eta bertan Asun Balzola idazle eta ilustratzailearen monografiak, korrespondentziak, dokumentazio profesionalak eta jatorrizko ilustrazioak daude. Bada, Liburutegiko lankideen laguntzarekin bertako zenbait lan Ilustratzailearen Txokoan jarri ahal izan dira ikusgai.

Horrez gain, Haur Liburutegi Nagusiko Haur Saileko arduradun Elena Oregik Mariasun Landa idazle eta Asun Balzolaren lagun minari egindako elkarrizketak osatzen du erakusketa hori.

Hemen duzue:

ASUN BALZOLA (1942-2006): elkarrizketa Mariasun Landarekin / entrevista con Mariasun Landa from Donostia Kultura on Vimeo.