Hemeroteka


Elkarbanatu
2016-02-21

Asun Balzolaren lanak ikusteko azken egunak

Otsailaren 21ean amaituko da Asun Balzola (Bilbo 1942-Madril 2006) ilustratzaile, idalze eta itzultzaile bizkaitarraren erakusketa Aiete Kultur Etxeko Ilustratzailearen Txokoan. Sortzaile handiaren lanen bildumaz formatu txikian gozatzeko aukera paregabea Galtzagorri Elkarteak eta Donostia Kulturak elkarlanean sortutako Ilustratzailearen Txokoak eskaintzen duena.

Erakusketa hori osatzeko Donostiako Haur Liburutegi Nagusiko Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen laguntza izan du Galtzagorri Elkarteak. Izan ere, bertan dago Asun Balzola Funtsa. Dohaintza 2007an jaso zen eta bertan Asun Balzola idazle eta ilustratzailearen monografiak, korrespondentziak, dokumentazio profesionalak eta jatorrizko ilustrazioak daude. Bada, Liburutegiko lankideen laguntzarekin bertako zenbait lan Ilustratzailearen Txokoan jarri ahal izan dira ikusgai.

Horrez gain, Haur Liburutegi Nagusiko Haur Saileko arduradun Elena Oregik Mariasun Landa idazle eta Asun Balzolaren lagun minari egindako elkarrizketak osatzen du erakusketa hori.

Hemen duzue: