Astrid Lindgren Memorial Award (ALMA) izeneko saria jaso duten 12 libururen irakurketa gidak argitaratu dituzte. Gidak sari honetako epaimahaikideek egindakoak dira, alegia, Haur eta Gazte Literaturako adituek. Sari honen zuzendari Helen Sigeland-ek adierazi duenez, Astrid Lindgren sariak ez dira sari-emate hutsera mugatzen, irakurketa sustatzeko etengabe lanean ari den egitasmoa da. Horren adibide dira sarean dohainik eskura daitekeen gida sorta hau.
Irakurketa gida horietan saritutako liburuen egileen eta euren liburu sarituaren inguruko berri ematen da. Halaber, liburuaren inguruan hausnarketarako zenbait gai eskaintzen dira. Gidak sarean irkaur daitezke edota PDF moduan ireki eta deskargatzeko aukera ere badago.
Hemen duzue argitaratutako giden zerrenda, bakoitzari dagokion gidarako loturarekin.
The Book of Everything. Guus Kuijer
The Arrival. Shaun Tan
Alors?. Kitty Crowther
Lénfant Racine. Kitty Crowther
The Devil Latch. Sonya Hartnett
The Ghost’s Child. Sonya Hartnett
The Great Gilly Hopkins. Katherine Paterson
Basu ni Notte. Ryôji Arai
Northen Lights. Philip Pullman
My Friend the Painter. Lygia Bojunga
Fly Away Home. Christine Nöstlinger
Where the Wild Things Are. Maurice Sendak