Jakitera eman berri dituzte aurtengo Euskadi Sarietako hiru irabazle. Hain zuzen, haur eta gazte literatura, ilustrazioa eta euskarazko literatura saria. HGL saria Iñigo Astizek irabazi du Joemak eta Polasak liburuagatik (Elkar, 2019). Maite Mutuberriak ilustratutako obra jostaria da zinez, poema bakoitzean jolas bat gutxienez. Liburuari buruzko informazio gehiago bildu nahi izanez gero, sakatu hemen. Zorionak bada Astizi, eta Mutuberriari ere bai liburuaren "zati" bat berea ere baita. Ilustrazio atalean, bestalde, Miren Asiainek irabazi du aurtengo Euskadi Saria Un millón de ostras en lo alto de la montaña (Flamboyant, 2019), Alex Nogués idazlearekin batera ondutako lanagatik. Geologiaren misterioak argitzen dituen album ilustratua da. Zorionak ilustratzaile nafarrari ere!
Gaur jakitera eman dute, baita ere, euskarazko literatura saria eta Karmele Jaiok irabazi du, Aitaren etxea eleberriagatik (Elkar, 2019). Zorionak!