Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-11-10

Astiberri argitaletxearen "Las meninas" komiki liburuarentzat Espainiako Sari Nazionala

"Las meninas" (Javier Olivares/Santiago García. Astiberri, 2014) komiki-liburuak eskuratu du 2015eko Espainiako Komikiaren Sari Nazionala. Epaimahaiaren iritziz, lan honen egitura narratiboa eta planteamendu grafikoa oso ausarta da eta Velazquez bera oso ondo irudikatzen du, garaiko testuinguruan egoki kokatuz.

Ez da liburu honek jasotzen duen lehenengo saria; 2015eko apirilean Komikiaren Bartzelonako Nazioarteko Saloian Espainiako lanik onenaren saria eskuratu zuen

Astiberri argitaletxea, dagoeneko, liburuaren 3. edizioa ari da prestatzen, beste 3.000 ale kaleratuko dira laster. Horrez gain, dagoeneko Frantzian ere argitaratu da eta AEBtan ere argitaratzear da.