Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-07-06

Artea jira-biran

Galtzagorri Elkarteak Artejira 2016 jaialdian hartu du parte Donostia Kulturarekin elkarlanean, "Ilustrazioa in vivo" eta "Txarlot eta mila irudiak" ikuskizunak eskainiz.

Batetik, Aitziber Alonso eta Eider Eibar ilustratzaileek Juan Kruz Igerabidek sortutako mikro-ipuin bat (Beltxargarena) ilustratu eta idatzi zuten Aiete Kultur Etxeko kristalezko horman. Iban Nikolairen musikak girotu zuen jarduera.

Bestetik, Munto plazan, Miren Gojenolak antzeztutako txarloten mila irudi ilustratu zituen zuzenean Jokin Mitxelena ilustratzaileak, Garazi Esnaola musikariak lagunduta. Artearen jira-biran goiz ederra eskaini zuten guztiek.

Hemen dituzue hartutako irudiak eta Juan Kruz Igerabide ipuina irakurtzen, Iban Nikolairen musikarekin.