Gonagorri berria egin dugun albistearekin gatoz! Antzerkia landu dugu solasaldian eta gai berari tiraka Iuri Roman Jauregi gazteak kontaketa egin, eta Lore Agirrezabalek Samara Veltek idatzitako Eta, Karmele? (Edo, 2012) antzezlanaren iruzkina egin du. Solasaldian haurrentzat eta gazteentzat idazten den antzerkiaz mintzatu gara Alaitz OIaizola dramaturgo eta gidoilariarekin, eta haurrekin eta gazteekin batera sortzen dituen antzezlanetaz.
Olaizolaren pasioa zabaldu da Naiz irratiko estudioetan barrena, eta pieza amaitzerakoan taula gainean ia-ia ikusi ditugun haurrei eta gazteei txaloak jotzeko gogoa sartu zaigu esatariari eta teknikariari. Ea zuei, entzuleei gauza bera gertatzen zaizuen antzerkiaren praktikak sortzen dituen espazio seguruei buruz hitz egiten entzuten diozuenean.
On egin!