Hemeroteka


Elkarbanatu
2021-12-13

Ane Arzelusen lanak ikusgai Aieteko Ilustratzaileen Txokoan

Ane Arzelusek bere lanak erakutsiko ditu Aieteko Ilustratzaileen Txokoan. Erakusketa abenduarne 15ean irekiko da eta martxoaren 20ra arte zabalik egongo da. Ilustratzaile eta diseinatzaile donostiarrak haur- eta gazte-literaturari dagokionean, Hitzen iruditegia (Denonartean) bere lehen liburua plazaratu zuen 2019an, non euskarazko hitzen gainean gogoeta egiten duen, ilustrazioek lagunduta. Obra horrekin Clap Platinum Price Nazioarteko Diseinu saria jaso zuen eta Bilbon bi urtez behin egiten den Selected 2020rako hautatua izan zen. 2021ean, Xomorro Lapurra albuma argitaratu zuen Irati Garmendia idazlearekin batera (Erein).

Ilustratzaile eta diseinatzaile freelance gisa egiten du lan. Bezero ugari izan ditu bere ibilbidean, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundia, Oxford University Press, HBO Europe eta baita Santillana, Elkar eta Erein argitaletxeak ere. ACC Komunikazio Agentziarentzat egin zuen lan 2019ra arte. Euskal Irudigileak elkarteko kide da Ane. Galtzagorri Elkarteak antolatzen dituen MarraziOak eta BIKO-TEKA ilustratzaileentzako formazio topaketetan ere parte hartu izan du.

Honakoak dira erakusketaren ordutegiak:

Asteartetik ostiralera: 16:00- 20:30

Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

Igandeetan: 10:00-14:00.

Astelehenetan eta jaiegunetan itxita.

Gabonetako ordutegia (Abendua 21 - Urtarrila 6)

Asteartetik ostiralera: 10:00- 14:00

Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

Igandeetan: 10:00-14:00.

Astelehenetan eta jaiegunetan itxita.