Hemeroteka


Elkarbanatu
2016-03-15

Andersen sarietarako azken hautagaien aurkezpen bideoa

2016ko Hans Christian Andersen sariak apirilaren 4an jakinaraziko dituzte Boloniako Haur Liburuaren Nazioarteko Azokan, baina aurten lehen aldiz, sarituak izateko aukera duten azken hautagaiei buruzko bideo bat osatu dute. Bertan sortzaile bakoitza bere lanaz eta Haur eta Gazte Literaturaren garrantziaz mintzo da.

Haur eta Gazte Literaturako saririk garrantzitsuena jasotzeko hautagai izatea bera saritu nahi izan du honekin IBBY (International Board on Books for Young People) erakundeak.