Hemeroteka

2020-03-04

Amaitzear da Book Trailer Lehiaketara aurkezteko epea

Ostiralean bukatuko da Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketara lanak aurkezteko epea. Martxoaren 6a izango da beraz Book Trailerrak igotzeko azken eguna eta hortik aurrera epaimahaiaren eta publikoaren esku geratuko da onenak saritzeko lana.

Ikasturte honetan 30 ikastetxe ari dira parte hartzen lehiaketan eta une honetan lanak amaitzen ari dira gehienak. Dagoeneko hainbat Book Trailer jaso ditugu, guztiak Ikastetxeen kategoriakoak.

 

Martxoaren 6tik aurrera lau adituk osatutako epaimahaiak aztertuko ditu Book Trailerrak eta maiatza erdialdean jakinaraziko du bere erabakia.

Honakoak dira Book Trailerrik onenek jasoko dituzten sariak:

IKASTETXEKA:

• DBH1-DBH2: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

• DBH3-DBH4: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

NORBANAKOKA: e-reader bat eta 100 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

 

Horrez gain PUBLIKOAREN SARIA eskuratzeko aukera ere izango dute parte hartzaileek. Hori publiko zabalak erabakiko du apirilaren 1etik maiatzaren 4eko eguerdiko 12:00ak bitarte zabalduko den BOZKATU atalean botoa emanez. 200 euroko bi bono banatuko dira, lehiaketako kategoria bakoitzeko bana. Bozkatzen dutenen artean e-reader bat zozkatuko da.

 

Irakurri, sakatu rec eta parte hartu!!!