Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-12-30

Alfabetoei buruzko Gonagorria egin dugu

Gonagorri podcastaren urteko azken piezarekin gatoz. Alfabetoak izan ditugu mintzagai. Solasaldia Itziar Zubizarretarekin egin genuen, haur eta gazte literaturako alfabeto eta bestiario zenbaitekin etorri zen hitzordura. Zergatik dituen horren gustuko? Diotenagatik baino gehiago ez diotenagatik eta, gehienetan, jolasak hauspotutako ingenioak sortuak direlako. Ahozko tradizioaz ere hitz egin zigun Zubizarretak. Saroa Bikandik egin digu kontaketa, ez dugu hemen aurreratuko zein den kontatu digun ipuina. Lore Agirrezabalek egin ditu gomendioak, haien arrastorik ez dizuegu emango. Entzun gure 16. Gonagorria!

Ilustrazioa Concetta Probanzarena da.