Hemeroteka


Elkarbanatu
2012-04-26

Album liburuei buruzko on-line ikastaroa

IBBYren Mexikoko ordezkaritzak albumei buruzko 40 orduko on-line ikastaroa antolatu du: “Libro álbum, un género que aborda temas difíciles”.

Irakasle, terapeuta eta, oro har, haur eta gazte literaturan interesa duten guztiei zuzendutako ikastaroa da eta Aline de la Macorra irakasleak emango du. Bertan, batetik, Haur eta Gazte Literaturan XX. mendeko bigarren erditik aurrera landu diren gaiak aztertuko dira. Bestetik, albumak zer diren eta horien analisi kritikoa egiteko lagungarri diren elementuak landuko dira.

Apirilaren 23tik maiatzaren 27ra egingo da eta izen-ematea zabalik dago. Matrikulazioa 160 dolar (2.000 peso mexikar) kostatzen da.