Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-02-28

Alaine Agirrek irabazi du XXXIII. Lizardi Saria

Alaine Agirre idazle bermeotarrak irabazi du XXXIII. Lizardi Saria, Hau ez da zoo bat! lanarekin. Hamazazpi liburu aurkeztu dituzte aurten lehiaketara, eta Agirrerena aukeratu dute epaimahaikideek. 3.700 euroko saria irabazi du Agirrek eta, ohi bezala, Zarauzko Udalak 2.500 ale argitaratuko ditu, herriko eskoletako ikasleei banatzeko. Apirilean argitaratuko da liburua.

Alaine Agirrek 24 urte ditu, eta dagoeneko lau liburu argitaratu ditu Elkar argitaletxearekin; hiru liburu haurrentzat eta bat helduentzat: Nire poxpolina maitea (Elkar, 2013); Odol mamituak (Elkar, 2014); Nora joan da aitona? (Elkar, 2014); eta Letra txarra daukat, eta zer? (Elkar, 2014).

Jesus Mari Olaizola Txiliku-k, Miren Agur Meabek, Iñaki Frierak eta Ramon Olasagasti iazko Lizardi Sariaren irabazleak osatu dute aurtengo epaimahaia. Eta haiek hautatu dute Agirreren lana beste hamazazpiren artetik. Hau ez da zoo bat! ipuinean, etxean animalia bat eduki nahi duen haurra da protagonista. Eta bere helburua lortzeko estrategiak kontatzen dizkio irakurleari.