Hemeroteka


Elkarbanatu
2013-11-09

Aitziber Alonso Donostiako Elkar aretoan

Azaroaren 7an, Euskal Irudigileen Elkarteak antolatuta, Aitziber Alonso ilustratzaile eta Galtzagorri Elkarteko presidentea izango da Donostiako Elkar aretoan (Fermin Calbeton 21), 18:30ean hasita. Bertan bere lana eta ibilbidea gehiago ezagutzeko aukera izango da.

Hitzaldi honetan Aitziber Alonsoren unibertsora gerturatzeko aukera izango da. Ilustrazioarekiko duen pasioa eta literatura sustatzeko duen konpromezua uztartzen ditu Alonsok. Izan ere, Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteko presidente ere bada 2011tik.

1994ean Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn, margoaren esparruan espezializatuz. Geroztik Artelekurekin lotura handia izan du eta gune honek asko lagundu dio bere lana garatzen eta baita beste sortzaileekin harremana izaten ere. 2007an, Yolanda Arrietarekin batera, Oinutsik jauregian liburua argitaratu zuen, bere ibilbidean inflexio puntu bat markatu zuen lana.

Hitzaldi honetan bere lanik esanguratsuenak ikusteko aukera izango da. Eta Galtzagorri Elartearen egunerokotasuna ere hizpide izango du. Halaber, egungo ilustrazio munduak bizi duen errealitateaz eta azken urteetan izan duen bilakaeraz ere jardungo du Alonsok.