Hemeroteka


Elkarbanatu
2011-04-30

Aitziber Alonso da Galtzagorri Elkarteko lehendakari berria

Asun Agiriano 2006an hasi zen Galtzagorri Elkartean lehendakari lanetan, aurretik zuzendaritza batzordean parte hartzen bazuen ere. Joan den larunbatean, 2011ko apirilaren 2an egindako Galtzagorriko Batzar Orokorrean,Aitziber Alonso ilustratzaileari pasa zion lekukoa.

 

Lehendakariarekin batera, zuzendaritza batzordeko hainbat kide berritu dira. Guztira, 5 kide hasi dira 2011n batzordeko lanetan, nahiz eta aurretik hauetako batzuk  zuzendaritzako lan batzuk egiten ari ziren:

 

 

Aitziber Alonso ilustratzailea

Koldo Biguri itzultzailea

Patxi Zubizarreta idazlea

Juan Karlos Alonso psikologoa

Susana Larre bibliotekaria

 

 

Hauekin batera, urtebetez, lehenagoko zuzendaritzako kide hainbatek jarraituko du lanean, proiektuen jarraipena eta transmisioa bermatzeko asmoz, hain zuzen ere:

Asun Agiriano bera

Dani Maiz ilustratzailea eta APIE-EIEP elkarteko lehendakaria

Paula Kasares irakaslea

 

 

Azken urteetan zuzendaritza batzordeko kide izan diren eta dagoeneko euren lana utzi duten Galtzagorriko kideak hauek dira:

Arantza Baltzategi irakaslea

Ruben Ruiz idazle eta irakaslea

Itziar Zubizarreta idazle, irakasle eta kontalaria

 

 

Urte oparoak: Galtzagorri sendotzen

Asun Agiriano lehendakariarekin batera azken urte hauetan Galtzagorri Elkarteko zuzendaritza batzordea osatu duten kideek hainbat egitasmo jarri dituzte abian.

Besteak beste, urte hauetan gauzatu edo abiatu dira Haur eta Gazte Literaturako IV. Iberiar Biltzarra (2008an), Bularretik Mintzora egitasmoa, Marraz(i)Oak Ilustratzaileentzako topaketak edota larunbateroko Literatura Mintegia. Lan andana egin dute beraz. Datozen urteetan, zuzendaritza berriko kideek egitasmo hauek sendotzen eta bideratzen joateko konpromisoa hartzen dute.