Hemeroteka


Elkarbanatu
2024-07-29

Ainhoa Mendiluze Ormaetxeak itzuliko du 'Speak'

EIZIEk sortu berri duen Minaberri itzulpen-beka irabazi du Ainhoa Mendiluze Ormaetxea tolosarrak, eta Speak Laurie Halse Anderson idazle estaubatuarraren eleberria itzuliko du Aiora Jaka mentorearen laguntzaz. EIZIEk sortu berri duen bekaren bitartez, gazte-literaturako nazioarteko obra esanguratsuak euskarara ekarriko dituzte. Behin lana itzulita dagoenean, Txalaparta argitaletxeak plazaratuko du eta mentoretzak Cedroren laguntza izango du. 

Bekara hogeitabost gazte aurkeztu dira eta Manu Lopez Gasenik, Naroa Zubillaga Gomezek eta Aiora Jaka Irizarrek osatutako epaimahaiak Mendiluzeri esleitzea erabaki du Speak obrak berezkoak dituen erronkei ederki egin dielako aurre.

Zorionak Ainhoa Mendiluze! Pozarren hartu dugu Speak euskaraz izango dugulako albistea. Eskerrik asko EIZIE, proiektu ederra jarri duzue martxan!