Hemeroteka


Elkarbanatu
2016-06-19

Ainara Azpiazuren txanda Ilustratzailearen Txokoan

Iñaki Martiarena "Mattin" ilustratzailearen erakusketa amaituta, Ainara Azpiazu "Axpi"ren txanda da orain Ilustratzailearen Txokoan. Irudigile hernaniarraren liburuetako ilustrazioak, komiki tirak, karikaturak, egutegiak eta abar izango dira iksugai. Baita liburuak, objektuak eta zirriborroak ere.

Galtzagorri Elkarteak Donostia Kulturarekin batera sortutako Ilustratzailearen Txokoa, 2012ko urrian inauguratu zenetik, hainbat euskal irudigileren lanen erakusleiho izan da: Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón, Jon Zabaleta, Belen Lucas, Asun Balzola, Iñaki Martiarena "Mattin" eta orain Ainara Azpiazu "Axpi".

Erakusketa berezia da, izan ere, armairu baten barruan paratzen ditu ilustratzaile bakoitzak bere lanak: irudiak, argitalpenak, materiala, sortutako objektu edo eskulturak eta abar. Guztia, formatu txikian, lurrinik onenak bezala.

Euskadi Irratiko "Arratsean" saioan elkarrizketa egin diote Axpiri, eta hemen duzu entzungai.

Ilustratzailearen Txokoaren ordutegia:

Ekainaren 19ra bitarteko ordutegia:

Astelehenak eta jaiegunak: itxita.

Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30.

Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Igandeak: 10:00 - 14:00.

Ekainaren 20tik irailaren 4ra bitarteko ordutegia:

Astelehenak eta jaiegunak: itxita.

Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00.

Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Igandeak: 10:00 - 14:00.

Irailaren 4a arte izango da ikusgai Aieteko Kultur Etxean.