Hemeroteka


Elkarbanatu
2012-03-30

Ahozkotasunaren Nazioarteko Eguna da gaur

Ahozkotasunaren edo Ahozko Narrazioaren Nazioarteko eguna da martxoaren 20a. Suedian sortutako eguna, gaur egun munduko hainbat herrialdetan ospatzen da.

Haur eta Gazte Literaturan ahozkotasunak leku berezia betetzen du eta horren erakusle da Galtzagorri Elkarteko bazkide asko eta asko kontalariak izatea. Hori dela eta, egun honen aitzakian Galtzagorri Elkartearekin elkarlanean aritzen diren kontalari guztiak zoriondu nahi ditugu.

Bide batez, AEDA elkarteko kideek egun honetarako sortutako bideoa ikusteko aukera duzu hemen.