Hemeroteka


Elkarbanatu
2016-04-29

Aejae taldeak aurre hartu du Book Trailer Lehiaketan

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako bozketa amaitzeko gero eta gutxiago fala da eta aejae taldearen book trailerrak 47 boto lortu ditu eta PUBLIKOAREN SARIA eskuratzeko aukera gehien dituena da orain.

Duela astebete BACBookzaleak taldearen book trailerrak zituen boto gehien (40), baina orain bigarren lekuan dago 43 botorekin.

Nagjorev taldearen book trailerra hirugarren lekuan dago 31 botorekin.

Horien ondoren dago #BOOKTRAILERPRO taldearen lana 9 botorekin, eta Ilunabarra taldearena atzean geratu da 7 botorekin eta MMM taldearekin berdinduta.

Baina ez dira horiek lehiaketan dauden book trailer bakarrak. Guztira, 241 book trailer aurkeztu dira lehiaketara eta guztiak ikusgai daude Liburu Gaztea web guneko Lehiaketa atalean.

Ikusi eta eman zure botoa!

Apirilaren 30era arte dago botoa emateko aukera eta bozketan parte hartzen duten guztien artean e-reader bat zozkatuko da.