Hemeroteka


Elkarbanatu
2013-10-16

Abian da Bularretik Mintzoraren ikasturte berria

Ikasturtearekin batera, berriz ere martxan jarri da Bularretik Mintzoara egitasmoa EAEko 15 herritan.

Lehenengo ekintzak iraileko aurreneko hamabostaldian burutu dira, irakasleentzako jardunaldiak, hain zuzen. Egitasmoan 3 urte edo gehiagoz parte hartzen ari diren herrietako irakasleak eskualdeka bildu dira Itziar Zubizarretaren gidaritzapean, ikasturte berriari begira ekintzak prestatzeko asmoz.

Hauetaz gain, Errenteria eta Abusun hiru hilabetero, Itziar Zubizarretaren bisita izango dute egitasmoaren ezarpenarekin jarraitzeko.

 

Eta nobedade moduan, aurten Aretxabaletako Udal Liburutegiak, udalaren babesarekin, eta herriko ikastetxeen elkarlanarekin, BM egitasmoa martxan jartzeko apustua egin du.

Guztiei ikasturte emankorra opa die Galtzagorri Elkarteak.

bm buletina denon eskura

Egitasmoan parte hartzen dutenentzat ezinbesteko tresna bihurtzen ari da bm buletina. Berri paper honen bitartez, hilero, urritik maiatzera bitartean, egitasmoaren berri ematen saiatzen gara, liburu interesgarrien aurkezpenak eskaintzen, eta, orohar, haur literatura eta irakurketa zein horien sustapena lantzen duten esperientziak erakusten.

bm buletina zure postan jaso nahi izanez gero, hemen duzu izen emateko aukera. Urrian irtengo da hurrengo alea.