Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-10-25

25. urtemuga festa, urriaren 25ean

Galtzagorri Elkartearen 25. urteurrena dela eta, urtebetetze festa egingo dugu urriaren 25ean, igandearekin, San Telmo Museoko ekitaldi aretoan. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta bertan 25. urteurrenaren aitzakian osatu dugun bideoa, Galtzagorri tarta, kandelak eta sorpresa ugari izango da. Sarrera doan izango da, baina bakoitzak euskarazko haur liburu bat ekarri beharko du sartu ahal izateko.

Hogeita bost, mende laurdena. Azkar esaten dira, baina hitz potolo bihurtzen hasiak dira eta neurriko ospakizuna behar dutela ikusita, San Telmo Museoan bilduko gara 16:00etatik aurrera urtemuga ospatzeko. 

Ekitaldi aretoan izango da festa. Kanpoan photocall bat egingo da eta barruan sorpresa ugari!

Urteurrenaren aitzakian osatu dugun bideoa ikusteko aukera izango da eta gero Galtzagori tarta janez eta kafe bat hartuz egingo dugu askaria. Hortik aurrerakoak festaren erritmora sortuko dira.

Beraz, igande honetan, 16:00etan San Telmo Museoan ikusi nahi zaitugu, besapean zure liburu kuttuna hartuta.

A! Eta gogoan izan aurretik, goizeko 11:00etan Ilustratzaileen Enkante Dramatizatua egingo dugula Arteko galerian. Zatoz eta e(ra)man zure alea!