Hemeroteka


Elkarbanatu
2018-05-11

241 book trailer lehiatuko dira Liburu Gaztea Lehiaketan

2017-2018 Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketara 241 book trailer aurkeztu dira: 237 Ikastetxeen kategorian eta 4 Norbanakoen kategorian. Aurtengo irakurgai gomendatuak Jon eta Mirka, Ina, nire ama afrikarra, Ez da konprenitzen ahal gerra eta Tximeletaren oihua izan dira.

Hala ere, parte hartzaile askok jo dute Ezinbestekoen zerrendara liburua hautatzerakoan eta oso irakurriak izan dira Anaren bakardadea, Iqbalen historia, Lur zabaletan, eta Pijama marradunaz jantzitako mutikoa, besteak beste.

Guztira, Gipuzkoako 22 ikastetxek eta Arabako 3k hartu dute parte; 2.500 ikasle inguru.

 

Orain epaimahaiak hautatuko ditu book trailerrik onenak. Haur eta Gazte Literaturan, nahiz, ikus-entzunezko komunikazioan aditu diren honako kideek osatuko dute epaimahaia:

 

- Amaia Pavon HUHEZIko irakasle eta ikus-entzunezkoetan aditua

- Lore Agirrezabal bibliotekari eta Liburu Gazteako koordinatzaile ohia

- Eva Alberdi bibliotekaria, Eibarko Udal Liburutegiko arduraduna

- Nader Koochaki bideo, argazki eta soinuaren alorrean ekarpen nabarmenak egin dituen artista.

 

Honakoak dira book trailerrik onenek jasoko dituzten sariak:

 

- IKASTETXEKA:

• DBH1-DBH2: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

• DBH3-DBH4: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

 

- NORBANAKOKA: e-irakurgailu bat eta 100 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

 

Zabaldu da Book Trailerrak bozkatzeko epea

Sari nagusirako hautagaiak epaimahai horrek hautatuko ditu, baina sari horrez gain bada beste bat ere: PUBLIKOAREN SARIA. Sari hori publiko zabalaren botoek erabakiko dute. 200 euroko bi bono banatuko dira, lehiaketako kategoria bakoitzeko bana. Horretarako, urtero bezala, Liburu Gaztea web guneko BOZKATU atalera jo ahal izango da apirilaren 27ra arte.

Botoa emateak era saria izan dezake, botoa ematen dutenen artean e-irakurgailu bat zozkatuko baita.