Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-04-04

22 ikastetxek hartu dute parte Haur Liburuaren Eguneko postal Lehiaketan

Euskal Herriko 22 ikastetxek hartu dute parte Haur Liburuaren Eguneko postal lehiaketan, "Gonbidatu Hans Christian Andersen ...-ra" lehiaketan. Bilbo, Trapagaran, Amoroto, Ggautegiz-Arteaga, Markina-Xemein, Iurreta, Donostia, Zarautz, Bergara, Hondarribia, Azkoitia, Oñati, Itsasondo, Ataun, Tolosa, Gabiri, Bidania eta Duranatik jaso ditugu postalak.

Gaur, apirilaren 2an, Hans Christian Andersenen (1805 – 1875) jaiotza gogoratuz Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak (OEPLIrekin batera) Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko neska-mutilei zuzendutako lehiaketa antolatu du: “Gonbidatu Hans Christian Andersen …-ra”.

Honakoa zen proposatzen genuena: postal bat egitea bizi garen herriko txoko bat, gune bat, monumenturen bat, eskulturaren bat, paisaiaren bat… irudikatuko duena, eta horrekin batera, testu labur bat idaztea berriz etortzeko gonbidapena eginez eta leku hori zergatik aukeratu dugun azalduz.

Izan ere, Hans Christian Andersenen oroitzapenetan jasota dagoenez, idazlea gure lurraldearekin maiteminduta zegoen, eta bisitan izan zen duela ehun urte baino gehiago. Baina garai hartan lurralde hau oraingoaren oso-oso desberdina zenez, orain nolakoa den erakustea da lehiaketaren xedea.

Bada, 14 ikastetxetatik jaso ditugu postalak, mordo bat, eta eskerrka eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guztioi. Postal zoragarriak jaso ditugu.

Kategoria bakoitzeko irabazleen izenak maiatzaren 6an jakinaraziko ditugu gure web gunean eta Facebok eta Twitter sareen bideez. Sariak diploma bana eta liburu-sorta bana izango dira.