Hemeroteka


Elkarbanatu
2017-04-09

211 book trailer lehiatuko dira Liburu Gaztea Lehiaketan

2016-2017 Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketara 211 book trailer aurkeztu dira: 201 Ikastetxeen kategorian eta 10 Norbanakoen kategorian. Aurtengo irakurgai gomendatuak OZ-eko azti harrigarria, Krokodiloa ohe azpian, Kortsarioen ostatua eta Kalte gabeko jokoak izan dira.

Hala ere, parte hartzaile askok jo dute Ezinbestekoen zerrendara liburua hautatzerakoan eta oso irakurriak izan dira Kale gorrian, Anne Franken egunkaria, Urtebete itsasargian, Pijama marradunaz jantzitako mutikoa eta Gose jokoak, besteak beste.

Guztira, Gipuzkoako 21 ikastetxek eta Arabako batek (Amurrioko Zaraobe BHI) hartu dute parte; 1.850 ikasle inguru.

Orain epaimahaiak hautatuko ditu book trailerrik onenak. Haur eta Gazte Literaturan, nahiz, ikus-entzunezko komunikazioan aditu diren honako kideek osatuko dute epaimahaia: 

- Amaia Pavon HUHEZIko irakasle eta ikus-entzunezkoetan aditua

- Joanes Urkixo idazle eta gidoigilea

- Eva Alberdi bibliotekaria, Eibarko Udal Liburutegiko arduraduna

- Irati Zaldua bibliotekaria, Tolosako Udal Liburutegiko gazte sailaren arduraduna

Honakoak dira book trailerrik onenek jasoko diuzten sariak:

- IKASTETXEKA:

• DBH1-DBH2: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

• DBH3-DBH4: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

- NORBANAKOKA: e-irakurgailu bat eta 100 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

Sari nagusirako hautagaiak epaimahai horrek hautatuko ditu, baina sari horrez gain bada beste bat ere: PUBLIKOAREN SARIA. Sari hori publiko zabalaren botoek erabakiko dute. 200 euroko bi bono banatuko dira, lehiaketako kategoria bakoitzeko bana. Horretarako, urtero bezala, Liburu Gaztea web guneko BOZKATU atalera jo ahal izango da apirilaren 3tik 28ra bitartean.

Botoa emateak era saria izan dezake, botoa ematen dutenen artean e-irakurgailu bat zozkatuko baita.