Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-09-25

2013ko Irakur Gida kaleratu du HUHEZIk

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak irakur gida kaleratu du; 2013an argitaratutako Haur eta Gazte Literaturako 60tik gora titulu biltzen dituen gida. Yera Sanchez ilustratzailearena da azala eta sarean dago eskuragai.

Haur eta Gazte Literaturaren inguruko 13 lagunek osatu dute mintegia eta 60 liburu baino gehiago irakurri, irakurketak kontrajarri eta hizkuntzaren erabilpena, kalitate literarioa, gaiari ematen zaion tratamendua, eta abar kontutan izanda baloratu dituzte, ondoren zerrendatzeko.

2001. urtean hasi ziren Humanietate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiko kideak literatur gida kaleratzen. Egitasmo honetan elkarlanean jarduten dute Debagoieneko udal liburutegietako eta ikastetxeetako ordezkariekin batera.

Hemen daude eskuragai orain arte argitaratu dituzten gida guztiak.