Hemeroteka


Elkarbanatu
2008-05-07

2008ko Lazarillo Sarirako deialdiak

Oinarrietan ikusiko duzunez, aurtengo Literatur Sorkuntzako Sarian 0 eta 11 urte bitarteko haurrei irakurri edo kontatzeko sortutako Haur Literatura lanak lehiatu ahal izango dira. Lanak narratiba, poesia edota antzerki generokoak izan daitezke. Eta maiatzaren 30a baino lehen bidali behar dira OEPLIko Idazkaritzara (Santiago Rusiñol, 8, 28040 Madril).

Bestalde, Album Ilustratuaren Sarian parte hartzeko argitaragabea den eta beste lehiaketetan saritua izan ez den proiektu baten maketa osoa bidali behar da. Maketak ilustrazioak eta testua bilduko dituelarik. Honez gain, 5 ilustrazio bukatu ere helarazi behar dira. Album Ilustratuko Lazarillo Sarian parte hartzeko azken eguna irailaren 15a izango da.

Bai Literatur Sorkuntzako Lehiaketan bai Album Ilustratuko lehiaketan, sari bana emango da 8.000 eurotakoa.

Literatur Sorkuntzako oinarriak

Haurrentzako Album Ilustratuaren oinarriak


Historia pixka bat
2007ko Lazarillo Sarietan, Album Ilustratuaren lehenengo saria JESÚS CISNEROS LAGUNAk jaso zuen. Cisnerosek hainbat lan ditu argitaratuak dagoeneko, Zaragozan bizi da eta “RAMÓN” izeneko lanagatik gailendu zen.

Sormen Literarioan berriz, bi lanen artean banatu zen iazko Lazarillo lehiaketako 8.000 eurotako saria: LUZ ÁLVAREZ GARCÍAk idatzitako "Alba de Montnegre. Toledo 1490/91” eta MIGUEL ÁNGEL MENDOk idatzitako “AETERNUM” lanen artean, beraz.

Lazarillo Sariak 1958. urtean sortu zituen INLEk (Espainiako Liburuaren Nazioarteko Institutuak). 1985.urtetik aurrera ordea, OEPLIk hartu zuen sari hauek antolatzearen ardura. Galtzagorri elkarteak, OEPLIko partaide izanik, sari hauetako epaimahaian parte hartzen du urtero. Sariketa honen helburua haur eta gazteei zuzendutako liburuen kalitatezko produkzioa bultzatzeaz gain, haurrentzako album ilustratuen produkzioa sustatzea ere bada.