Bularretik Mintzora egitasmoaren baitan, Buletina izan zen ekarpen aberatsenetako bat. 47 zenbaki osatu genituen orotara eta hauetako bakoitzean Haur Literaturaren inguruko hainbat baliabide eskaini genituen, etxean, eskolan zein herriko plazan erabili eta gozatzeko.
Buletinaren helburua zen umeen hezkuntzan bidelagun zaretenoi, irakuketarako bide honetan bitartekari zareten guztioi, egokiak diren tresnak ematea. Ibilbide hori ahalik eta aberatsena izan zedin lortu nahi genuen.
Hemen dituzue sortu genituen Buletinaren zenbaki guztiak. Aurrera eta disfrutatu!