Amaitu da Booktuberboom booktube lehiaketan parte hartzeko epea. 82 booktube jaso ditugu eta horietatik 22 parte hartzailek haien booktubeak publiko egitea erabaki dute. Abenduaren 3tik 13ra booktube hauek bozkatzeko aukera izango duzue lotune honetan. Lotune hau blogean eta twitter, instagram eta facebook-eko kontuetan aurkitu ahal izango duzue.
Epaimahaiaren sariaren irabazlea hautatzeko garaian, Aiora Mujika (youtuberra) eta Lore Agirrezabal (kazetaria, liburuzaina eta egitasmoaren sortzailea) epaimahaikideek irizpide ezberdinak hartuko dituzte kontuan, besteak beste, parte hartzailearen naturaltasuna, hizkuntzaren zuzentasuna, ahoskera, originaltasuna, azalpen argiak emateko gaitasuna, bideo muntaia eta booktuber formatua.
Hauek izan dira parte hartzaileek aukeratutako liburuak: Krokodiloa ohe azpian, Inesaren Balada, Nire Aitaren fusila, Ostegunak, Larunbatean Bukowskin, Uda betiko balitz, Astakiloak jo eta jo, Harry Potter eta sorgin-harria, Tximeletaren oihua, Maren, Horma, Maitasuna zailegia da, Everest herri oso bat gailurrean, 35 kilo esperantza, Errebeldeak, Maria eta biok, Azken garaipena, Zer da, ba, maitasuna?, Behi euskaldun baten memoriak, Begi niniaren poemak, Egiaren jokoa, Jack destripatzailearen arrastoa, Martinellok ez du kukurik egiten, Tigre batekin bizi, Zebra efektua, Tom Sawyer-en abenturak, Animalien inauteria, Axenario, Carlotaren egunkari morea, Dorretxe zaharreko misterioa eta Anne Franken egunkaria.
Esan behar dugu hirugarren edizio honetako parte hartzaileek oso maila altua dutela. Zorterik onena opa dizuegu guztioi! Mila esker lan zoragarri hauek bidaltzeagatik!
Dagoeneko ikusgai dituzue gure youtubeko kanalean publiko egin diren booktubeak!
Bihartik aurrera eman zure bozka booktuber onenari!