Hemeroteka


Compartir
2021-03-15

XI. Mariasun Landa sariak eman dituzte

Errenteriako Udalak XI. Mariasun Landa sariak eman ditu. Asun Ertzibengoak "Emakumearen Begira" sailean irabazi du eta Maite Ruiz de Azuak "Emakumeekiko begirada" sailean. Sarien helburua Errenteriako emakumezkoen ekarpenak jasotzeko xedea du, baita ekarpen horien berri eman eta hauspotzea ere.

Ertzibengoak María Rubio Iñigo Errenteriako lehenengo autobus gidari emakumezkoaren bizitza oinarri hartuta idatzi du Autobusaren bolantean bidea urratzen lana. Ruiz de Azuak, bere aldetik, Rosario Retegui Brusín, entre la e´lite cultural de la Segunda República lanarekin irabazi du saria. Lanean Retegui Erreteriako Pio Baroja ikastetxean bi urtez aritutako irakaslearen berri eman du, Retegui Madrilean bizi izan zen luzaroan eta han Federico García Lorca, Clara Campoamor, Miguel Unamuno eta Marie Curie ezagutu zituen besteak beste.