Hemeroteka


Compartir
2015-08-01

Uztailaren 23ra luzatu dugu izen-ematea

Marraz(i)Oak VII topaketetan parte hartzeko izen-emate epea beste astebetez luzatu dugu. UZTAILAREN 23a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Hau da Elena Odriozolaren eta Gustavo Puertaren lantegian parte hartzeko azken aukera. Irakurri oinarriak eta bidali zure lana.

Irakasleek eskatutako ariketa zehatza (objektu baten lamina, DINA3 batean) bidali beharko da egun horretarako. Jasotako hautagaitzak baloratu ondoren, irailaren bigarren astean erantzungo zaie parte hartuko duten irudigileei.

Aurtengo topaketak, Elena Odriozolak eta Gustavo Puertak gidatuko dituzte "Gauzen lezioak" lelopean. Urriaren 19tik 23ra egingo dira, Donostian, Komikigunean.

Topaketa hauetan formazioa doan eskainiko zaie epaimahaiak aukeratzen dituen 12 laguni. 5 egunez, 7 ordutako saioak eskainiko dira. Guztira, 35 orduko tailer praktikoa litzateke. Beraz, beka bana izango dute tailer honen formazioa jaso eta bertan sortuko diren lanak bideratu eta bistaratzeko.

Bidali beharreko lana

1. Eguneroko objektu bat hautatu: gure harridura sor d ezaketen baina oharkabean pasatzen zaizkigun horietako bat.

2. DINA3 batean objektu hori zer den transmitituko due n lamina egin. Ñabardurez betetako irudikapen mimetiko bat izan daiteke, obje ktuaren adibide ezberdinak biltzen dituen katalogoa, objektuaren atalen edo ba rrualdearen irudia... Ikusleari gure lilura transmititzea da helburua eta beregan j akin-minaren harra piztea.

3. Esperientziatik eta objektuaren zuzeneko behaketati k abiatzea gomendatzen da.

Bestelako dokumentuak

- Curriculuma

- NANaren kopia bat

- Posta elektronikoaren helbidea

- Telefono zenbakia

Dokumentazioaren hiruna kopia bidali beharko dira CD formatuan helbide honetara: Galtzagorri Elkartea Zemoria kalea, 25, behea. 20013 Donostia.