Hemeroteka


Compartir
2013-01-20

Urte berrirako, irakurketa gida berriak

Ohi bezala, urte amaieran hainbat eta hainbat irakurketa gida argitaratu dira. Batzuek urteko libururik gomendagarrienak biltzen dituzte, beste gida batzuk, berriz, urtaroari dagozkionak dira, negukoak kasu honetan. Guztiek irakurketa proposamen interesgarriak biltzen dituzte eta hona ekarri nahi izan ditugu.

- Neguko Gida 2013. Arrasate, Eskoriatza, Bergara eta Oñatiko liburutegiekin lankidetzan egindakoa.

- Eguberrietako Gida. Tolosako Haur Liburutegiak egindakoa.

- Red de Libros: guía de lectura Civican 2013. Civican liburutegiak argitaratutako gida. 2012an argitaratutako liburu azpimarragarrien 243 erreseina biltzen dituena, eta haurrentzako nahiz gazteentzako liburu gomendagarriak aipatzen dituena.

- Lo + 2012: una selección de lecturas. German Sanchez Ruiperez Fundazioaren gida: paperezko liburuak, filmak, musika, ebook-ak, app-ak eta abar biltzen dituen gida, adinka sailkatua.

Web gune honetan ere, Mintegia atalean, ikusgai daude orain arte argitaratu diren hainbat irakurketa gida ere.

Bestalde, Euskadiko Irakurketa Planaren web gunean ere bada irakurketa gidei zuzendutako atal bat eta bertan era askotako gidak aurki daitezke.

Urte berria irakurgai interesgarriekin hasteko modurik errazena izan daiteke gida hauek kontsultatzea.