Hemeroteka


Compartir
2014-02-11

Urtarrileko BM buletina sarean da

Ba al dakizue noiztik kontatzen diren ipuinak? Erantzuna Bularretik Mintzora egitasmoaren baitan Galtzagorri Elkarteak argitaratzen duen buletinean duzue. Dagoeneko argitaratu eta harpidedunen artean zabaldu dugu BM buletinaren urtarrileko zenbakia. Bertan, besteak beste, "etxeko jolasak" izeneko dokumentu bat aurkituko duzue, horrek hainbat audio artxibo ditu atxikita eta bertan aurki dezakezue "Abereak eta landareak hiztun" ipuina ere. Irakurri, entzun, kontatu... gozatu.