Hemeroteka


Compartir
2014-02-25

"Upelak daraman bidea" kontakizunarentzat Areago literatura saria

Igartubeiti Baserri Museoak antolatutako Areago. Istorioak belarrietara Kontakizun Laburren I. Lehiaketako lehen saria Txus Arrietaren "Upelak daraman bidea" kontakizunarentzat izan da. Bigarren saria, berriz, Gorka Azkaraterentzat izan da "Igartubeitiko sorginak" kontakizunarekin.

Horrez gain, epaimahaiak hiru aipamen berezi ere egin ditu horien originaltasuna azpimarratuz. "Denboraren joana; oroitzeko", Nerea Guijarrubiarena, "Baserriko lagunak", Mikel Babianok idatzitakoa eta "Ai, usoa!", Aitor Fernandez de Martikorenaren kontakizuna.

Txus Arrietak 800 euroko saria jaso du eta Gorka Azkaratek 600 eurokoa.

Guztira 20 parte hartzaileek aurkeztu dituzte kontakizunak, 23, hiru pertsonek bina kontakizun idatzi bait dituzte.

Areago. Istorioak belarrietara Kontakizun Laburren I. Lehiaketa Igartubeiti Baserri Museoak sustatutako AREAGO egitasmoaren barne antolatua izan da, ondarearen inguruko lan modu berriak aztertzeko eta sorkuntza zein esperimentazio gune berriak sortzeko asmoz.