Hemeroteka


Compartir
2022-07-22

Udan ere literaturaz gozatzeko aukera

Uztailak uda betean sartu gaitu, eta liburuz betetako udaldia eskaini digu beste behin ere. Oporrak dituenarentzat eta lanean segitzen duenarentzat bidaiatzeko, eta, abentura eta emozio berriak bizitzeko aukera paregabea eskaintzen digu literaturak. Baina nondik hasi? Erantzunik ez baduzu, hemen dituzu Euskal Herriko hainbat liburutegiren aurtengo udarako proposamenak. Eta horiekin aski ez baduzu, gure web guneko Dokumentazio gunean bildu ditugun Irakurketa Gidak kontsultatu eta hasi gozatzen!

Urtaro bakoitzarekin ohi dutenez, Aramaioko, Aretxabaletako, Arrasateko, Bergarako, Eskoriatzako, Legazpiko eta Oñatiko Udal Liburutegiek elkarlanean Biblioporrak gida argitaratu dute. Bertan aurkituko dituzu liburu gomendatuen artean: 'Xirimiri', 'Aitona Lukasen txabola' edota 'Zerria'.

Eibarko Juan San Martin Liburutegiak argitaratu du bere gomendio-sorta: Gozatu udan. Gida honetan sartu dituzte 'Hirugarrena orduan', 'Isadora Moon' eta 'Lima' liburuak, besteak beste.

Baita ere, hutsik egin gabe CIVICANek urtero argitaratzen duen gida aurkituko duzue.

Galtzagorriko Irakurketa Mintegitik era jaso dugu beraien proposamena, Telegrama.

Gazte irakurlea bazara, ez ahaztu martxan dugula Booktuberboom egitasmoaren seigarren edizioa: 14-18 urte bitarteko gaztea bazara, liburu bat irakurri, gidoitxo bat prestatu, kamera piztu, grabatu, eta youtuben zintzilikatu. Eta azkenik, Booktuberboom blogean parte hartze orria bete! Hemen dituzu irakurgai eta komikien proposamenak.

Liburu Gaztea lehiaketarako ere baditugu 2022-2023 ikasturteko liburu hautatuak. Lotura honetan aurkituko dituzu!

Bilatu gustuko duzuna eta gozatu irakurketaz, gozatu udaz!