Hemeroteka


Compartir
2019-08-02

Udan ere literaturaz gozatzeko aukera

Uztailak uda betean sartu gaitu, eta liburuz betetako udaldia eskaini digu beste behin ere. Oporrak dituenarentzat eta lanean segitzen duenarentzat bidaiatzeko, eta, abentura eta emozio berriak bizitzeko aukera paregabea eskaintzen digu literaturak. Baina nondik hasi? Erantzunik ez baduzu, hemen dituzu Euskal Herriko hainbat liburutegiren aurtengo udarako proposamenak. Eta horiekin aski ez baduzu, gure web guneko Dokumentazio gunean bildu ditugun irakurketa gidak kontsultatu eta hasi gozatzen!

Urtaro bakoitzarekin ohi dutenez, Aramaioko, Aretxabaletako, Arrasateko, Bergarako, Eskoriatzako, Legazpiko eta Oñatiko Udal Liburutegiek elkarlanean Biblioporrak gida argitaratu dute. Bertan aurkituko dituzu liburu gomendatuen artean: Orain ez, Beñat, Polita, Jakes eta Herio edota Coraline.

Ondarroa, Markina-Xemein, Iurreta eta Ermuko Herri Bibliotekek ere hutsik egin gabe argitaratu dute beraien gomendio-sorta: Udan ze berri?. Gida honetan sartu dituzte Hamar hatz ttipi eta hamar behatz ttipi, Poza eta Kamisoi zuri zetazkoa liburuak, besteak beste.

Gazte irakurlea bazara, ez ahaztu martxan dugula Booktuberboom egitasmoaren hirugarren edizioa: 14-18 urte bitarteko gaztea bazara, liburu bat irakurri, gidoitxo bat prestatu, kamera piztu, grabatu, eta youtuben zintzilikatu. Eta azkenik, Booktuberboom blogean parte hartze orria bete!

Hemen dituzu irakurgai eta komikien proposamenak.

Bilatu gustuko duzuna eta gozatu irakurketaz, gozatu udaz!