Hemeroteka


Compartir
2013-09-05

Udan ere irakurri

Iurretako Bibliotekak plazaratu du adibidez gida horietako bat. Bertan haurrentzako irakurketa aholkuak haur, gazte nahiz helduentzat egin dituzte.

 

Arrasateko Udal Bibliotekak, Aramaioko Udal Liburutegiak, Aretxabaletako Udal Liburutegiak, Bergarako Udal Liburutegiak, Eskoriatzako Udal Bibliotekak, Legazpiko Udal Liburutegiak eta Oñatiko Udal Liburutegiak Biblioporrak izeneko gida prestatu dute beste behin. Adin guztientzako liburu, diska eta filma gomendioak daude. Haur literaturari dagokionez, 0 urtetik gora, 6 urtetik gora eta 9 urtetik gora banatu dituzte irakurketa gomendioak. Ondoren gazte eta helduenak ere topatuko dituzue.

 

Andoain, Astigarraga, Hernan, Usurbil eta Zarautzko udal liburutegiek ere prestatu dute beraien “Freskagarriak 2013”.

 

Gida guztia hauek osorik dituzue Galtzagorri Elkartearen web guneko helbide honetan: https://www.galtzagorri.eus/euskara/irakurketa-gidak

 

Udan gure txikiei irakurtzen emateko ideia batzuk bildu ditugu beraz hemen. Noski, beste asko ere badira. Goza ezazue beraz irakurketaz! Uda on eta irakurketa on!