Hemeroteka


Compartir
2014-10-29

Tutore birtual batek emango ditu Liburu Gaztea Lehiaketako azalpenak

Dagoeneko on-line dago Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketari buruzko azalpenak biltzen dituen aplikazioa. Hemendik aurrera, idatziz ez ezik, tutore birtual baten eskutik jaso ahal izango ditugu lehiaketari buruzko xehetasunak eta book trailerra egiteko eman beharreko urrats guztiak. Horretarako orrialde nagusian agertzen den lotura klikatu behar da, doako Unity aplikazioa deskargatu eta martxan jarriko da tutoriala. Unity-a deskargartu edo abiarazteko arazoren bat izanez gero, bideo formatuan ikusi ahal izango da guztia.

Ikasturte honetan Galtzagorri Elkarteak ez du ikastetxez ikastetxeko formazio saiorik eskainiko. Horren ordez, Bruno tutore birtualaren bidez jaso ahal izango ditu azalpenak lehiaketan parte hartu nahi duen orok.

Tutorial inteaktiboa da. Hasieratik erabiltzaileak hautatu ahal izango du zer ikusi nahi duen eta azalpenetan atzera nahiz aurrera egin ahal izango du: 

Bideoak: aurreko edizioetako 3 book trailer eta modu profesionalean egindako beste 3

Azalpena: lau azpi-atal ditu: 

Hamar gomendio
Nola egin
Lehiaketa
Sariak

Web gunea: Liburu Gaztea web gunera bideratzen du

Azalpenen atalean, azpi-atal bakoitzaren amaieran galdera bat egiten du tutoreak dena ondo ulertu ote den ziurtatzeko.

Unity aplikazioa deskartzeko edo abiarazteko arazoren bat dutenek, interakziorako aukera gutxiagorekin bada, ere bideo moduan ikus dezakete guztia.

Book Trailer Lehiaketan Ikastetxeen kategorian nahiz Norbanakoenean parte hartu nahi duten guztiengana iristea da tutorial interaktibo hori sortzearen helburua. Ordenagailuan nahiz tabletan; ikastetxean, etxean, kalean, gaztelekuan, lokalean nahiz edonon; taldean nahiz bakarka eta nahi denean lehiaketan parte hartzeko beharrezko informazio eta xehetasun guztiak jasotzeko aukera eskaintzen du tutorial horrek.

Aplikazioa Oreka Interactive enpresa donostiarrak sortu du Galtzagorri Elkartearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Formazio saioa Villabonan

Lehiaketako Ikastetxeen Kategorian izena eman duten ikastetxeek aukera izango dute urriaren 6an, astelehenarekin, aplikazio horri buruzko xehetasun guztiak ezagutzeko eta zalantzak argitzeko, Villabonan egingo den jardunaldian.

Izena eman nahi dutenek ostirala baino lehen deitu beharko dute Galtzagorri Elkartera (943 471487) edo izen-emate orria beteta bidali beharko dute emailez galtzagorri@galtzagorri.eus, liburugaztea@galtzagorri.eus edo administrazioa@galtzagorri.eus helbidera.