Hemeroteka


Compartir
2014-10-21

"Tom Sawyer-en abenturak" IBBYren Ohorezko Zerrendan

Ikusentzunezkoa osatu dute IBBYren 2014ko Ohorezko Zerrendarako hautatutako liburu guztien azalekin. Horien artean dira Tom Sawyer-en abenturak (Erein-Igela, 2012) eta Elena Odriozolak ilustratu eta Juan Kruz Igerabidek idatzitako Eguberria

Tom Sawyer-en abenturak (Erein-Igela, 2012) liburua IBBY-ren 2014ko Ohorezko Zerrendarako hautatu zuten iragan otsailean. Galtzagorri Elkarteak Erein eta Igela argitaletxeekin argitaratu zuen liburua 2012an, Klis-klasikoak bildumaren barruan. Iaz, Itzulpenaren 2013an Euskadi Saria jaso ostean, Haur eta Gazte Literaturako mundu mailako Ohorezko Zerrendan izango da itzulitako libururik onenen artean.

Ilustraziorik onenen liburu hautatua Elena Odriozolak ilustratutako Eguberria (Nerea, 2012) izan da. Eta literatur lanik onenen artean Iban Zalduak idatzitako Azken garaipena (Ikastolen Elkartea, 2012) hautatu dute. 

IBBYren Ohorezko Zerrenda bi urtean behin argitaratzen da. Bertan Haur eta Gazte Literatura sailean berriki lanen bat argitaratu duten idazlerik, ilustratzailerik eta itzultzailerik onenen liburuak aipatzen dira.

Hemen OEPLIk aurkeztu eta IBBYren Ohorezko Zerrendan sartutako lanak.

IBBYren Ohorezko Zerrendaren aurkezpen eta sari banatze ofiziala irailaren 12an egingo da Mexikon ospatuko den IBBYren Nazioarteko Biltzarrean. Bertan, gainera, liburu guztiak egongo dira ikusgai. Ondoren, zerrenda horrekin osatutako katalogoaren 2.000 kopia baino gehiago zabalduko dira mundu zabalean.

Hemen duzue Ohorezko Zerrendarako hautatu dituzten liburu guztien azalekin osatutako bideoa.