Hemeroteka


Compartir
2014-11-01

Sister Libraries egitasmoa jarri du martxan IFLAk

Elkarteen eta Liburutegien Nazioarteko Federazioak (IFLA) Sister Libraries for Children's & Young Adult's Reading (Liburutegi lagunak haurren eta gazteen irakurketarako) egitasmoa jarri du martxan.

IFLAren Haur eta Gazte Liburutegien atalak kudeatzen duen proiektu bat da eta bere helburua munduan zehar dauden Haur Liburutegien arteko lankidetza sustatzea da. Besteak beste, liburutegien arteko esperientzien eta iritzien elkartrukatzea egiteko balio du eta baita haur eta gazteen irakurketa sustatzeko proiektuetan kolaborazio bideak zabaltzeko ere.

Guztira, munduko 160 Haur Liburutegi baino gehiago daude proiektu horretan izena emanda.

Lotura honetan duzue liburutegi horien zerrenda: http://www.ifla.org/node/1752. Eta beste honetan ikus dezakezue zein egitasmo burutzen ari diren jada programa honen barruan: http://sisterlibraries.wordpress.com.

Parte hartzea doan da eta, horretarako, web gunean izena eman besterik ez dago. Erregistratzeko zein informazio gehiago eskuratzeko lotura honakoa da: http://www.ifla.org/node/1746.

Zalantzarik izanez gero, proiektu honen kontakturako pertsona hauxe da: Ulla Pötsönen, Information coordinator, ulla.potsonen@gmail.com.