Hemeroteka


Compartir
2008-01-08

Sarituak nonahi

Gaztelaniazko eta euskarazko sailean ematen ditu sariak Arabako Foru Aldundiak. Euskarazko sailean, hain zuzen, Galtzagorriko bi kide gailendu dira: Manu Lopez Gaseni Becerro de Bengoa saiakera sarian eta Aitor Arana Ignacio Aldecoa ipuin sariketan. Lehenak “Mozorroa ispiluan” lanagatik irabazi ditu Becerro de Bengoak bere XIX. Edizioan sari moduan ematen dituen 4.500 euroak. “Ordaina” izeneko ipuinari esker jaso ditu berriz, Aitor Aranak Ignacio Aldecoa XXXVI. Ipuin sariketak euskarazko ipuinari eskainitako 6.010 euroak. Oier Guillanek berriz, “Ate hautsiak” lanarekin irabazi du Ernestina de Champourcin poesia sariketaren XVIII. edizioa eta 2.100 euro jaso ditu.

Ignacio Aldecoa sarira 182 lan aurkeztu ziren gaztelaniaz, eta beste 30 euskarazko sailean. Becerro de Bengoara saiakera sarira 9 gaztelaniazko lan aurkeztu ziren eta euskaraz bakarra. Ernestina de Champourcin atalerako berriz, 41 lan jaso ziren gaztelaniaz eta 6 euskaraz.

Miren Agur Meabek oraingoan Lauaxeta saria

 Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak Lauaxeta 2007 saria jaso berri du. Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat Bizkaiko Foru Jauregian, Bilbon, José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren eskutik jaso zuen. Bizkaiko Foru Aldundiak sari hau ematen duen hirugarren urtea da, eta euskararen alde lan egiten duten pertsona eta erakundeentzat aintzatespen publikoa izan nahi du.