Hemeroteka


Compartir
2015-12-18

Sariak abenduaren 18an banatuko ditugu

Galdakaoko I. Booktube Lehiaketa amaitzear da. Booktube guztiak kanalean daude eta epaimahaiak laster hartuko du bere erabakia. Sari ederrak daude jokoan eta guztiak abenduaren 18an banatuko ditugu.

Guztira 46 booktube jaso ditugu, lana binaka egin dute parte-hartzaileek. Hortaz, esan dezakegu, gaztetxo asko ibili direla booktuber lanetan. Lehen saiakera polita eta oso interesgarria izan da.

Sari-banaketa ekitaldia Galdakaoko Liburu Azokan egingo da, abenduaren 18an, 11:30ean hasita. Sariez gain sorpresa ugari izango da.

Han ikusi nahi zaitugu! Ez huts egin eta ekarri gustuko duzun euskarazko liburu bat.

Hemen dituzue lehiaketara aurkeztu diren booktube batzuk, euskarazko lehenak: