Hemeroteka


Compartir
2012-03-30

Salamancako ikasleak Igerabideren lana ezagutzen ari dira

German Sánchez Ruiperez Fundazioaren eskutik, Juan Kruz Igerabide idazlea Salamancako 9 ikastetxetan izango da martxoaren 14tik 16ra bitartean. Lehen hezkuntzako hirugarren zikloko eta bigarren hezkuntzako lehen zikloko 550 ikaslerekin hainbat literatur saio izango ditu egun horietan.

Bisita baino lehen, ikasleak Igerabideren lana eta ibilbidea ezagutzen ari dira egunotan teknologia berriak erabiliz. Horretarako FGSRko CILIJ atalak (Centro Internacional del Libro Infantil y Juvenil) "Preparando el encuentro con... Juan Kruz Igerabide" atala jarri du martxan bere web gunean. Igerabideren lana ezagutzeaz gain, bere sorkuntza poetikoaren inguruko hainbat joku sortu dituzte antolatzaileek: Sopa igerabideña hizki zopa, asmakizunak, egileari buruzko test-a, haiku desordenatuak, poemarioak, bertsoak osatzeko ariektak, Crucigerabide gurutzegramak, izen gurutzatuak (Títulos Kruzados).

Horrez gain, ikasleek beraiek poema bisualak sortu eta web gunean zintzilikatzeko aukera ere badute poesia galeria izeneko atalean.