Hemeroteka


Compartir
2015-12-01

#recomanollegir booktube lehiaketa sortu dute Bartzelonan

Gurean bezala, Katalunian ere hasi dira lehen booktube lehiaketak sortzen. Bartzelonako Liburutegiek eta Adolescent.cat web guneak #recomanollegir lehiaketa jarri dute martxan 14 eta 17 urte bitarteko gazteen artean. 2015eko urriaren 21ean hasi eta 2016ko maiatzaren 20an amaituko da lehiaketa.

#recomanollegir lehiaketaren bidez gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko bide berriak urratu nahi dituzte Katalunian ere. Hasi dira, hortaz, booktuberren hazia landatzen.

Marta Botet booktuberra da egitasmo honen sustatzaileetako bat, baita epaimahaikideetako bat ere. Hauxe da lehiaketara dei egiteko sortu duten bideoa Botet eta beste gazte batzuk protagonista direla:

Gurean, Galtzagorrik eta Galdakaoko Udalak antolatutako Galdakaoko I. Booktube Lehiaketa azaroaren 27an amaituko da, eta hor sortuko dira lehen euskal booktubeak eta booktuberrak.