Urriaren 19an izango da, Donostiako Liburutegi Nagusiko Sotoan. Galtzagorri elkarteak Ipuin Kontalarien Maratoiaren bosgarren ekitaldia antolatu du Haur Liburutegi Nagusiarekin elkarlanean. Aurtengoan ere, egitarauak haurrak, gazteak eta helduak erakarri nahi ditu ipuin musikatuak, ilustrazioa, zientzia eta umorearen gatza eta piperra jasotzen dituen egitarau oparoarekin.
Lau saioak doan dira, baina izena ematen dutenek izango dute lehentasuna, saio bakoitzean lekua mugatua izango baita. Izena emateko ondoko loturan dagoen formularioa bete behar da:
Hona prestatu dugun egitaraua:
o 11:00. Amaia Elizagoien eta Irati Zelestino, Txanpon baten truke. Ipuin kontaketa musikatua. 2-4 urteko haurrentzat.
Munduan barrena herriz herri ipuinak kontatzen dabiltza, txanpon baten truke ipuin ederrak kontatuko dizkizuete, euren bidaietan ezagututako hainbat pertsona eta pertsonaienak.
o 12:00. Eider Eibar, Irudikosk. Irudiz beteriko ipuin kontaketa saioa. Ipuin kontaketa ilustratua. 5-8 urteko haurrentzat.
Ilustrazioz beteriko saioan Kokoak aurkeztuko ditu Eider Eibarrek, haien berri eman, gustatzen zaiena eta ez zaiena azalduko du, zuzeneko ilustrazioekin, eta ilustrazio originalak erakutsiko ditu. Haurren parte hartzea bultzatuko du.
o 17:00. Ana Galarraga Ayestaran, Frankestein berpiztuko balitz. Kontakizuna eta zientzia-esperimentuak. 8-12 urteko haurrentzat.
Literatura, giza baloreak eta zientzia nahastuko ditu kontakizunean. Ondoren, gaiarekin lotutako esperimentu batzuk egingo ditu, jakin-mina pizteko eta haurrek euren kabuz esperimentatzera bultzatzeko.
o 18:30. Ines Bengoa, Zer daramagu emakumeok poltsoan? 15 urtetik gorako gazteentzat eta helduentzat.
Emakumeen zorroetan kabitzen den guztia, objektu horien beharra, norbere bizitzarekiko lotura... Poltsoaren aitzakian umorez betetako ipuin kontaketa egingo du.