Hemeroteka


Compartir
2016-05-04

Peru Abarka Album Lehiaketarako ilustratzaileen deialdia

Peru Abarka Album Lehiaketak badu irabazle bat: Patxi Zubizarreta. Berak idazlanaren atalera aurkeztutako "Beroki gorria" lanak irabazi du lehiaketa.

Guztira, 14 idazlan aurkeztu dira lehiaketara eta epaimahaiak Patxi Zubizarretaren "Beroki gorria" hautatu du. Espainiako Gerra Zibiliean Southamptonera bidali zituzten haurrak ditu protagonista.

Epaimahaiaren esanetan: “Tonu eta estilo oso aberatsean idatzita, guztiona izan den historiaren zati bat kontatzen digu ume baten ikuspegitik, ezkutatuta edo ixilean pasatu diren gertaerak azalera ekarriz modu oso poetikoan. Zerua, arima, berokia, basoz edo antzeko espazioak denboran kokatu ditu, gaurkotasunez jantzi ditu. Narratzaileak erreferente gazteagoak eta zaharragoak ditu bidaide, bakoitzarekin irudikeria propioa sortuz”.

Testu osoa irakurgai dago. Ilustratzaileek, beraz, erronka polita dute aurrean. Zubizarretaren lana hartu eta irudikatzea.

Narrazio horretan oinarrituta, honako hauek aurkeztu beharko dira:

1. Ilustrazio bikoitza (DIN A-3 tamainakoa, liburuaren 2 orrialderi dagokiona) guztiz amaituta eta koloretan.

2. Portadaren zirriborroa.

3. Story board proposamenaren zirriborroa: gutxienez 4 ilustrazio izan behar ditu.

Saria: 1.700€ eta lana album formatuan euskaraz argitaratzea, Ibaizabal argitaletxearen eskutik.

Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, bi lan aurkezteko aukera izango du. Lanak aurkezteko epea ekainaren 25ean amaituko da.