Hemeroteka


Compartir
2012-05-23

Pello Añorga Kataluniako Haur eta Gazte Literatura Saloian

Maiatzaren 1ean inauguratu zen Mollerussan (Lleida) XVIII. Kataluniako Haur eta Gazte Literatura Saloia, Saló del Llibre Infantil y Juvenil de Catalunya, CLIJCat elkarteak antolatuta. Aurten iaz baino 500 liburu gehiago bildu dituzte bertan, guztira Haur eta Gazte Literaturako 4.500 liburu.

Azokaren baitan, haur eta gazteei zuzendutako hainbat jarduera antolatu dituzte eta lehenengo aurtengo lehen gonbidatua Pello Añorga idazle eta kontalari euskalduna izan da. Galtzagorri Elkartearen bidez izan da han Añorga. Maiatzaren 2an, 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutako bi saio egin zituen, bertan literatura eta idazlearen lana nolakoa den azaltzeaz gain, kontalari ere jardun zuen adi-adi zituen neska-mutilentzat.