Hemeroteka


Compartir
2012-11-20

Patxi Zubizarretak irabazi du Gasteiz Itzulpen Saria

Gasteizko Udalak antolatzen duen itzulpen saria Galtzagorri Elkarteko bazkide den Patxi Zubizarretak eta Usoa Wyssenbachek jaso dute aurten. Mónica Rodríguezen Irasagar arbolaren itzalean (La sombra del membrillero) eta Marcia Grad-en Maitagarri-ipuinetan sinesten zuen printzesa (The princess who believed in fairy tales) euskaratzeagatik jaso dute saria, hurrenez hurren.

Ez da Patxi Zubizarretak sari hau jasotzen duen lehen aldia. 2007an Ibrahim Jauna eta Koranaren loreak itzulpenagatik lortu zuen sari bera.