Asisko Urmenetaren "Xahoren biografikoa" lanak, Irati Elorrietaren "Neguko argiak" nobelak eta Patxi Zubizarretaren "Korri, Kuru, korri!" liburuak jaso dituzte Literaturako Euskadi Sariak.
Aurtengoa laugarren Euskadi Saria du Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964) idazleak. "Korri, Kuru, korri!" (Ibaizabal, 2018) lanagatik jasoko du oraingoan euskal haur eta gazte literaturaren Euskadi Saria. Ipuin berberak Ala Delta saria jaso du aurten. Ospitalean ezagutzen dute elkar Norak eta Kuruk. Kururen istorioa ez da gozoa eta berea kontatu baino, Etiopiatik Parisera bidaiatu zuten jirafaren eta Atir haurraren kontakizuna egiten dio Norari. Migrazioa ardatz duen ipuina da. Zubizarretak, BERRIAri esan dionez:
“haur literatura ez da azalekoa, sakonera doa benetakoa denean".
"Irekitasunaren espiritua du liburuak, egun nagusi den harresiaren espirituaren kontra”.
Galtzagorri elkarteak Zubizarretaren Korri, Kuru, korri! Lana aukeratu zuen OEPLIren bitartez IBBYren Ohorezko Zerrendan sar zezaten eta 2020ean, Nora, Kuru, jirafa eta Atir pertsonaien bidaia luzatu egingo da eta hamaika txokotaraino iritsiko da Zubizarretaren obra.
Zorionak hiruroi!