Hemeroteka

youtu.be/SCJ_tdLC0NE
Compartir
2012-02-15

"Paperean hegan" DVDa sarean ikusteko aukera

Paperean hegan ikusentzunezkoa internet bidez ikusteko aukera eskaintzen du orain Galtzagorri Elkarteak. Ikusentzunezko hau Galtzagorrik argitaratu zuen 2008an Koldo Mitxelena Kulturunearen laguntzarekin, eta Euskal Haur eta Gazte Literaturaren panorama oso bat ematen du.

Bertan, EHGLaren historiaren egile esanguratsuenen 13 testu hautatu dira; bestalde, 13 testu hauek Euskal Haur eta Gazte Literaturako ilustratzaile nagusienen lanekin elkartu dira. Testuak beraien testuingurutik atera eta grabatu egin zituzten EHGLn erabat ezagunak diren hainbat ahotsek.

EHGLaren historiaren lekukotza paregabea eskaintzen duen DVD honetan beraz, ilustrazioa, ahotsa, testuak eta musika garaikidea ere elkartzen dira, denek batera EHGLaren ikuspuntu berezi bat eskainiz. Hainbat ilustratzaileren lanak ikus daitezke hemen, besteak beste, Elena Odriozola, Jokin Mitxelena, Mikel Valverde, Jon Zabaleta, Eider Eibar, Iñaki Martiarena "Mattin" eta Lorena Martinezenak.